XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUNGO UDALA

Iragarkia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak, 1991ko abuztuaren 27ko bilkuran, ondorengoa erabaki zuen:

Irungo Plan Orokorraren elementu aldaketak eta zehaztapenen gainosaketa, Auzolan kalea-Arretxe gaina areari buruzko espedientea, bertako Udalak sustatu eta izapidetu duena, behin betirako onestea baldintza hauekin:

a) Proiektatutako eraikinen altuera gehienez ere 5 metrotakoa izango da oin bakoitzeko, gehienezko azalera eraikigarria ezein kasutan gainditu gabe.

b) Lagapen, banakideketa eta urbanizazio betebehar legalak betetzeko epea, bai eta eraikuntza lizentziak eskatzekoa ere, aldaketa hau behin betirako onesten denetik hasi eta lau urtekoa izango da.

c) Planeamendua dokumentu honetan aurrikusitako konpentsazio sistemaren bitartez exekutatzeko, dagokion konpentsazio proiektua idatzi beharko da kasu orotan, probetxamenduaren % 15aren lagapena esplizitatuko duelarik Udalaren alde, Hirigintza Erregimenaren eta Lurzoruaren Balorazioaren Erreformari buruzko uztailaren 25eko 2/1990 Legeko 9. artikuluaren lehen ataleko b) letran 16. artikuluaren lehen atalari loturik xedatutakoa aplikatuz.

Udal Erregimenaren Oinarriak Erregulatzen dituen Legeko 70.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Ordenantza Erregulatzaileen testu osoa ematen da argitara, hitzez hitz ondorengoa dioelarik:

Hirigintza Arauen eta Ordenantza Erregulatzaileen Texto Artikulua.

I TITULUA - XEDAPEN OROKORRAK

1. Art. Aplikazio eremua.

Arau hauek indarrean sartzen direnetik aurrera, Irungo Plan Orokorraren Elementu Aldaketa eta Zehaztapenen Gainosaketa, Auzolan kalea-Arretxe gaina areari buruzkoa izeneko proiektu honen gai den lurraldean aplikagarri izango dira.

2. Art. Iturri eta hierarkia arautzaileak.

Urbanizazio eta eraikuntza proiektuen arau eta ordenantza hauek errespetatu egin behar dituzte, lege, erregelamendu orokor eta lerrun handiagoko beste zenbait xedapenen menpe jartzearen kalterik gabe.

II TITULUA - PLANEAMENDUAREN GARAPENA

3. Art. Garatzeko planeamendu programa.

Dokumentu hau dagokion urbanizazio proiektuaren bidez osatu eta garatuko da, aipatutako proiektua eraikuntzakoaren osagarria izango delarik.

4. Art. Hirigintza proiektuen edukina.

Aurreko artikuluak aipatzen dituen hirigintza dokumentuen edukina eta zehaztapenak, arau eta ordenantza hauetan xedatutakoari egokituko zaizkio.